2011/10/08

Beroki eta trenkak neurrira!!!


Aukera asko daude beroki hauetan. Dendan ez badaukat, jakin ezazue neurrira egiten direla eta koloreak zein modeloa zuk aukeratu ditzakezu. Baita "terziopeloarekin" nahi dezun ala ez, ondatxoekin...
2-3 asteko epea eskaera bidez egiten badugu.

Existen muchas posibilidades en estos abrigo y trenkas. Se hacen a medida. Colores distintos, si se quiere terciopelo o no, con ondas o lisos...
Plazo de entrega de 2-3 semanas.

  
2 filako botoiak dituen berokia. Terziopeloa lepoan bakarrik.

Urdin iluna eta terziopeloa bai botoi, poltsiko eta lepoan.


 
Beroki hau ere 2 filako botoiduna da, eta atzekaldean trabila bat du. Mutilentzat ere izan daiteke... Ausartzen direnentzat! Egia esan beste tokitan ibiltzen dira horrela mutilak baino Tolosako kaletako... Nik ezta beste kaletako egia esan! Baino batzuk ezta neskentzat ere!


  
Beroki xinpleena da. Botoi fila bakarra eta terziopeloa botoi, lepo eta eskumuturretan (dena opzionala): Atzekaldean "moska" bakarra du. Norbaitek badaki hau nola esaten da euskeraz? Ze ez det inundik aurkitzen. Eulia ez det ba esango! Euskarazko hiztegi berri bat egin beharko dut!!!


 
Trenka forratua. Forrua kolore berdinean edo desberdinean izan daiteke. Trenkak bai neska eta bai mutilentzeko izan daitezke!!!



  
Oraingoz argazkia ateratzeko modelo bila nabil, baino topatuko det!
Beroki hau moufloiezkoa da. Honek esan nahi du garbitu daitekela. Kapotarekin edo gabe izan daiteke. Eta ondatxoekin ere bai lepoan, eskumuturrean... Egia esan nik beti nere gustokoa ekartzen det dendara eta nola sinplea gustatzen zaiten horrelaxe dago. Baino norbaitek nahi badu beste detaileren bat gehitu...


 
Beroki hau ere moufloiezkoa da. Garbitu daiteke labadoran. Mutilen modeloa da. Trabila du, 2 filako botoiak... Eta mutilen aldea lotzen da. Badakit agian hau irakurriko dezuen askok ez dakizuela 2 moduta lotzen zela lehen. Lehen esaten dut ze orain agian komentario sexista da. Bakoitzak nahi duena egin dezala, bainan horrela izendatzen dira oraindik.


Trenka honek ez du forrorik, eta barrukaldea kuadro eskozesak ditu.


PAÑO eta MOUFLÓN (LAVABLE)
Kolore guzti hauetan egin daitezke. Aukera badago. Gogoratu dendan modelo batzuk ditudala zuk ideia egiteko, eta neurriak hartzeko.


No hay comentarios: